Argazkia: Goierriko Hitza |
Hazkunde ekonomikoan gaudela "gezurra" dela esan du LABeko kideak. Enplegua jaisten ari dela eta soldatak erasotzen ari direla salatu du; langabezia gora egiten arid ela eta babes soziala murrizten ari dela ere gogorarazi du.
Gainera, langileek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela defendatu dute. Gaur egun, botere ekonomikoak bakarrik erabakitzen duela salatu dute. Horregatik irtenbide propio baten beharra azpimarratu du LABeko bozeramaileak. "Burujabetza ekonomikoa, soziala eta politikoa aldarrikatzen dugu. Eta ez da etorkizunari begira egiten dugun aldarrikapena, momentu historiko honi aurre egiteko bidea dela planteatzen dugu. Gaurko egoera larriari buelta ematea ekarriko duen hautu politikoa bakarra dela uste dugu", azaldu du.
- Goierriko Ernai: Maiatzaren 1ean kalean izan gara langileon eskubideen defentsan
- Goierriko Hitza: Ehunka lagun bildu dira Ordizian langileen erabakitzeko eskubidearen defentsa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina